"Internet eta Hezkuntza"ren inguruan hausnartzeko abagunea

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2016/04/22

"Internet eta Hezkuntza"ren inguruan hausnartzeko abagunea

Datorren apirilaren 28an, osteguna, Iruñeako San Fermin Ikastolan ospatuko da "Gizartetik Gizartera. Ezagutza partekatuz" programaren lehenengo zabalkunde jardunaldia.

Internet-ek balizko jakintza ematen al du? Erabiltzen badakigu eta badakite ikasleek? Irakasleak eta gurasoak zer nolako jarrera izan dezakete horren aurrean? Galdera guzti horiei erantzuna bilatzen saiatuko dira Irene López-Goñik eta Eneko Bidegainek, bertaratutakoekin batera, datorren ostegunean ospatuko den aurkezpenean "Internet eta Hezkuntza" izenburupean.Ekimena, "Gizartetik Gizartera. Ezagutza partekatuz" programaren baitan jasota dago eta hasiera ematen dio aurrez aurreko aurkezpen hitzaldi ibiltari desberdinei. Iruñeakoa guraso eta irakasleei zuzendutako saio irekia izango da gaian interesa izan dezakeen edonori zuzenduta.Arratsaldeko 18:00etan hasita, aditu biren ekarpenak entzun, eta ostean eztabaida txanda zabalduko da bertaratutakoekin batera, jarraian ondorioak aurkeztuz.Gaiaren inguruan iruzkinak eta ekarpenak jasoz, gizartearen kezka honi erantzun oso bat emango zaio aditu eta gizartearen arteko erantzun erantzunen batuketa eginez. Saioa 19:30etan amaitutzat emango da. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp