Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin batera antolatutako jardunaldi honetan (Bilbon, azaroaren 16an) irakasle-lanak hartzen duen dimentsioaren eta horren ulermen partekatu baterako elementuen inguruan solastuko da.
XXI. mendeko Euskal Hezkuntza Sistemak egungo gizarte erronkei erantzuteko eraldaketa prozesuan murgilduta dago. Aurrean dugun erronka horri erantzuteko, besteak beste, irakasleen eginkizunaz gogoeta egin eta denboran zehar eman behar den bilakaerak zein forma izan behar duen eta nola sustatu eta lagundu behar den galdetu behar diogu gure buruari.
Jardunaldi honekin, irakasle-lanaren eragin eremuaren eta horren rolaren bilakaeraren inguruko bertako eta nazioarteko ikuspegiak eta esperientziak jarriko ditugu solasean. Gaiak hartzen duen dimentsioaren eta horren ulermen partekatu baterako elementuen inguruan solastuko dugu.
Hannele Niemi irakasleak - Helsinkiko Unibertsitateko katedraduna eta ikerketa-zuzendaria, eta Ekitaterako eta Ikaskuntzaren Kalitaterako Hezkuntza Ekosistemen UNESCO Katedra - irakasle-lanari buruzko eztabaidei eta joerei buruzko nazioarteko ikuspegia eskainiko digu. Hurbilketa hori gure errealitatearekin elkarrizketan jarriko dugu bertako arituekin solastuz.
Sortuko den solasaren emaitzekin eta, bertaratuekin batera identifikatuko diren aukera, kezka eta sakondu beharreko gaiekin, jardunaldiaren emaitzak nahi dugun etorkizunean kokatzen laguntzea bilatuko dugu.