"Izen guztiak" proiektuaren aurkezpena

Proiektuak

2016/04/22

"Izen guztiak" proiektuaren aurkezpena

1936tik 1945ra bitartean hildako eta errepresaliatuen datuak biltzen dituen proiektua da. Pasa den apirilaren 12an Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu zen.

Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubidetako zuzendaria den Maribel Vaquerorekin batera lurraldearen oroimen historikoaren arloan sakontzen duten bi proiektu aurkeztu zituzten, horien ikerketen egileekin batera. 

Alde batetik, Aranzadik landutako Gipuzkoako memori historikoko ekimenen mapa proiektua aurkeztu zuten, lurraldean arlo horretan egindako lanak jaso eta ezagutaraztea xede dituenak. Bestetik, Eusko Ikaskuntzaren bazkide den Pedro Barruso eta Elisa Querejeta, Arazandiko kidea, ikerlariek "Izen guztiak" proiektuaren berri eman zen. 

"Izen guztiak" azken urteetan garatutako ikerketan oinarritu da eta, kontrastatutako informazio dokumentala erabiliz, 1936 eta 1945 artean hildako eta errepresaliatutako gipuzkoarren datu-basea eratu dute. Guztira, 10.881 dira dokumentaturik geratu diren pertsonen izenak. 

Amaitu gabeko proiektuak dira biak, baina "datozen urteetan ekarpenak jaso eta osatuz joango garenak". 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp