Kultur eskubideei buruzko jardunaldia: zer, nola, zertarako?

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2022/05/19

Kultur eskubideei buruzko jardunaldia: zer, nola, zertarako?

Maiatzaren 27an, Iruñeko Condestable Jauregian izango da Eusko Ikaskuntzaren lan-programa berriaren lehen ekitaldi publikoa.

Eskubide Kulturalak: parte-hartze eta gobernantzarako politikak proiektuarekin, Eusko Ikaskuntzak kultura-eskubideen azterketan sakondu nahi du, eta eskubide horiek herrialde baten osasun demokratikorako funtsezkoak direla sinistuta, ezagutarazten lagundu.

Hilaren 27an, goizez, adituak elkartuko dira jardunaldian kultura-eskubideei buruz hausnartzeko eta hitz egiteko. Eusko Ikaskuntzako lehendakari Ana Urkizak eta Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko teknikari María García Barberenak ongietorria egin ondoren, Oskia Ugarte bazkideak lan-programaren oinarri orokorrak eta helburuak aurkeztuko ditu.

Ondoren, bi hitzaldi emango dira: Universitat Internacional de Catalunyako Nicolás Barbierik kultura-eskubideen esparru teorikoa finkatuko du eta Baketikeko Maider Maraña ingurune digitaletako kultura-eskubideen erronkei buruz arituko da. Esku-hartzeen ondoren, galderen txanda irekiko da.

Jardunaldiaren bigarren zatia mahai-inguru gisa egingo da, “Kultura-eskubideen esparrua gauzatzeko bideak” gaiaren inguruan. María Camino Barcenilla (Nafarroako Gobernua), Amagoia Gurrutxaga (Lanartea) eta Terexa Lekumberri (EKE) arituko dira, Oskia Ugarte moderatzaile izango delarik.
 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp