"Kultur kudeaketa begirada feminista batetik", 2022ko Bilboko sinposioa

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2022/07/13

"Kultur kudeaketa begirada feminista batetik", 2022ko Bilboko sinposioa

Eusko Ikaskuntzak antolatuta eta urtero Bilboko Udalarekin sinatzen duen hitzarmenaren baitan irailaren 22an Bilbon sinposioaren edizio berria ospatuko du.

Zein pausu eman beharko genituzke kultur kudeaketa begirada feminista batetik egiteko? Nola lortu berdintasuna kulturarako sarbidean, ekoizpenean eta bizitza kulturalaren erabateko gozamenean? Ba al dago Euskal Herrian bide hori jorratzen ari denik? Zein muga eta zein indargune izan dituzte ekimen horiek? Galdera guzti hauei erantzuteko Sinposio honen helburua izango da, kultur politika feminista batzuetarako bidea irudikatzea, genero eta beste era bateko (adina, jatorria, hizkuntza, errenta…) desberdinkeriarik gabe bizitza kulturalean, sorkuntza eta ekoizpenean eta gobernantza kulturalean parte-hartzea bermatuko dituena. 

Horretarako, goizeko egitarau bat aurreikusi da, kultur kudeaketa feministari buruz hausnartzeko. Bestak beste aztertuko dira nola dauden sorkuntza eta ekoizpenaren alorrak (ikuspegi feminista batetik zertan eraldatu beharko lirateke sorkuntza-baldintzak edo ekoizpen-guneetako dinamikak?) eta kultur kudeaketa (egungo kultura-eredu hedatuenek ikuspegi feministatik zer muga eta zer indargune dituzte? Erakundeek sustaturiko kudeaketa-ereduak nola eraldatu behar dira kultur esparru feminista eraikitzeko bidean?)

Adituak eta arituak ekarriko ditugu galdera hauei erantzuten saiatzeko, baita esperientzia praktikoak ezagutzeko ere.

Laster egitaraua eta izen emateko aukera izango da Agenda atalean.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp