Landatartasun berriari buruzko jardunaldia

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2021/10/22

Landatartasun berriari buruzko jardunaldia

Eusko Ikaskuntzak eta Arabako Foru Aldundiak XXI. mendeko landatartasunari buruzko jardunaldia antolatu dute Gasteizen urriaren 28an.

Landatartasun berria XXI. mendean. Praktikak eta errelatoak” jardunaldiak Arabako lurralde-aniztasunari ekitea proposatzen du, eta diskurtso-jardunbideen eta lurralde-garapenaren paradigma berri bat eta landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko harreman berriak planteatzen dituzten kontakizunen inguruan eztabaidatzea.

Urriaren 28an (osteguna) egingo da programa, bi zatitan banatuta. Lehenengoan, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Ikaskuntzak Arabako lurraldearen errealitateari buruz egindako bi azterlan aurkeztuko dira: “Arabako despopulazio-prozesuaren azterketa demografikoa, azterketa eta diagnostikoa”, EHUko Mari Cruz Porcal Gonzalok emango duena, eta “Herrietan eta landa eremuan bizitzearen aldeko ahotsak” eta “Lurralde Orekarako Estilo-Liburua”, hitzaldiak eskainiko ditu Imanol Esnaolak.

Bigarren zatian, mahai-inguru gisa, “Praktika diskurtsibo eta kontakizun berriak eta diskurtso-praktikak” izango dira hizpide. Aritz Ibañez (Mendialdea Radio), Irantzu Lekue (artista garaikidea), Marta Martín (Noticias de Álava) eta Unai Ugarte (Radio Vitoria) arituko dira, Ion Muñoa moderatzaile dutela.

Eusko Ikaskuntzaren Lurralde Oreka proiektuaren barruan dago ekimena, azaroaren 17an Añanan eta abenduaren 1ean Maeztun, arratsaldez, beste bi jardunaldi egingo dira.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp