Datozen asteetan emango da jakitera 2024ko Manuel Lekuona sariaren epaia.
1983an sorkuntza, ikerketa, kultur sustapen edo gizarte garapen alorreko ibilbideak saritzeko sortu zen saria. Aurtengo edizioan, lau hautagaitza aurkeztu dira:
- Juan Mari Beltrán, musikologoa
- Javier Busto Sagrado, musikagintza / abesbatzak
- Iñaki Gaminde Terraza, hizkuntzalaritza
- Mari Jose Olaziregi Alustiza, Euskal Filologia katedraduna
Botoen kontaketen ponderazioa horrela egingo da: Eusko Ikaskuntzako bazkideak, %30; Euskal Komunitate Globala, %10, eta Epaimahai Instituzionala (Eusko Ikaskuntza bera eta entitate erreferenteetako ordezkariek osatutakoa), %60.