Manuel Lekuona Saria Jean Louis Davanti emateko ekitaldia

Sariak

2017/03/14

Manuel Lekuona Saria Jean Louis Davanti emateko ekitaldia

Jean Louis Davant idazle eta historialariari Manuel Lekuona Saria 2016 emango zaio martxoaren 25ean 10.30ean hasiko den ekitaldi batean, Ürrüstoi-Larrabilen.

Sarituaz gain, ekitaldian izango dira: Iparraldeko Mankomunitate Bakarreko presidente Jean-René Etchegaray, Eusko Ikaskuntzako lehendakari eta lurralde lehendakariorde Iñaki Dorronsoro eta Jean-Michel Larrasquet, Ürrüstoi-Larrabileko alkate Allande Davant eta Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria bildumarako argitaratutako bio-bibliografiaren egile Battittu Coyos. Lan hau bertaratutakoei banatuko zaie. Ekitaldiaren bukaeran Ürrüstoi-Larrabileko Udalak omenaldi ardoa eskainiko du.

Jean Louis Davantek, Pettarrako Ürrüstoi-Larrabile herrian sortuak, Ingeniaritza ikasketak egin zituen Angerseko Nekazaritza Goi Eskolan, eta hogeita hamar urte baino gehiago eman du Euskal Herriko Nekazaritza Eskolan irakasle, Hazparnen. Euskaltzaina, Zuberoako lurraldea ordezkatzen du Euskaltzaindian. Poesia, eleberria, pastoralak eta saiakerak idatzi ditu, eta munduko haur literaturaren obrak itzuli ditu euskarara. Eusko Ikaskuntzako bazkidea da. Hain justu Baionako Udalarekin batera 2005ean Euskal Kulturaren Ohorezko saria eman zion erakunde honek.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp