Nafarroako bazkideekin bilera informatiboa

Berri korporatiboak

2017/01/16

Nafarroako bazkideekin bilera informatiboa

Eusko Ikaskuntzak Iruñean duen bulegora gerturatu ziren bazkideek, beste hainbat gairen artean, erakundeak Nafarroan lantzen ari dituen proiektuen berri izateko aukera izan zuten.

Pasa den abenduaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako bazkide talde batek Asier Barandiaran, Nafarroako Eusko Ikaskuntzaren Lehendakari ordea, eta Xabier Alkortarekin, Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuaren eta mendeurrenaren presidentea,  bilera informatiboa ospatu zuten.

Eusko Ikaskuntzak Iruñeko Gaztelu Enparantzan duen bulegora gerturatu ziren bazkideek aukera izan zuten Xabier Alkortaren azalpenak entzuteko EKINEZ proiektuaren inguruan eta 2018. urteko Kongresuaren inguruan, 100. urtemuga barne.

Bere aldetik, Elkartearen Nafarroako Lehendakari ordea den Asier Barandiaranek 2016. urtean Nafarroako Gobernuarekin sinatutako hitzarmenaren nondik norakoak azaldu zizkien bazkideei eta orain hasten gauden urtera begira Eusko Ikaskuntzak Nafarroan jorratzeko dituen erronkei buruz hitz egin zuen ere. Bere aldetik, Eusko Ikaskuntzak egindako deialdiari erantzun nahi izan zuten bazkideek proiektuaren inguruko galderak egiteko aukera izan zuten.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp