Nazioarteko eta estatuko espezialistek Europan subiranotasun lurralde-gatazkak konpontzeko estandarrak finkatzearen alde egin dute

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2020/11/13

Nazioarteko eta estatuko espezialistek Europan subiranotasun lurralde-gatazkak konpontzeko estandarrak finkatzearen alde egin dute

Eusko Ikaskuntzak eta Institut d’Estudis Catalanes-ek antolatutako “Subiranotasun gatazkak Europan: Konponbiderako oinarriak” nazioarteko jardunaldien baitan aurkeztu dira Subiranotasun lurralde-gatazkak konpontzeko praktika onen kodea garatzeko oinarriak, proiektu europarra eta herritarren eta lurraldeen arteko loturak indartzeari begira.

Azaroaren 11tik 13ra bitartean, online formatuan eta azken egunean halaber Bilboko Azkuna Zentrotik, Subiranotasun gatazkak Europan: Konponbiderako oinarriak nazioarteko jardunaldiak antolatu dute Eusko Ikaskuntzak eta Institut d 'Estudis Catalans-ek, Euskal Herriko, Kataluniako eta Europako hogei bat erakunderekin lankidetzan.

Nazioarteko kide erreferente diren akademiko, instituzio eta soziopolitikari zabalen parte-hartzearekin, foroak Europako proiektu komunari eta haren artikulazioari eta demokratizazioari buruzko hausnarketan lagundu du, egungo testuinguruaren azterketatik abiatuta, ebazpen-agertoki berriak ezartzeari begira. Zehazki, eztabaidak hiru ardatz tematikoren inguruan egin dira: zer da subiranotasunaren lurralde-gatazka? Zergatik parte hartu behar du Europak? Nola parte hartu beharko luke?

Ostiralean, azaroaren 13an, ekimena bultzatzen duten fundazio eta erakundeetako ordezkariak egon dira: Fundación Galiza Sempreko Rubén Cela, CIEMENeko David Minoves, Sobiranies institutuko Gemma Ubasart eta Xavier Domènech, Fundació Sobirania i Justíciako Francesc Llobet, Institut d'Estudis de l'Autogoverneko Ferran Requejo eta Mireia Grau, eta Fundació Josep Irlako Lluís Pérez.

Saio horretan Subiranotasun lurralde-gatazkak konpontzeko praktika onen kodea garatzeko oinarriak dokumentua aurkeztu da. Testuak izaera analitiko eta proposatzailea du, eta gaur egun munduan eta Europan iraganeko ahaztekoak ez diren gatazkak daudela egiaztatzen du. Tresna demokratiko garaikideen bidez bideratu behar diren eta giza eskubideak zorrotz errespetatuz konpondu behar diren eskarien adierazpenak direla azpimarratzen du; are gehiago, estatuko mugak gainditu eta nazioarteko komunitateari dagozkion eskubide indibidual eta kolektiboei eragiten dielako heldu beharrekoak direla.

Konponbide sinplerik ez dagoela onartuta, dokumentuan adierazten da nazioarteko estandarrak finkatu behar direla arlo horretan, beste eremu batzuetan daudenen antzera. Helburu hori lortzeko urrats garrantzitsua izango litzateke gatazkak konpontzeko jardunbide egokien kodeak egitea -orain aurkeztutako bere garapenerako oinarriak lehen zirriborro gisa-, eta Europako esparruko hainbat erakundek beren gain har baitezakete zeregin hori.

Ondorio gisa, Subiranotasun lurralde-gatazkak konpontzeko praktika onen kodea garatzeko oinarriak sustatzen dituen nazioz haraindiko taldeak adierazten du ekintza horiek, praktikara eramanez gero, Europako komunitate-proiektua indartuko luketela. Haren sorrerako balioetan eragin eta egonkortasunari laguntzen dioten heinean, herritarren eta lurraldeen arteko loturak indartuko lituzkeen gobernantza-sistema bat emanez Europako erakunde-arkitekturari.

Subiranotasun gatazkak Europan: Konponbiderako oinarriak

Subiranotasun lurralde gatazkak demokratikoki kudeatzeko praktika onen koderako oinarrietan parte hartu duten adituak:


ALÁEZ, Benito (Universidad de Oviedo-Universidá d’Uviéu)

ALBERTÍ, Enoch (Universitat de Barcelona)

ALVAREZ, Amalur (UPV/EHU)

ÁLVAREZ, Juan Jose (UPV/EHU)

AZKUNE, Jon (UPV-EHU)

BARANDIARAN, Xabier (Universidad de Deusto – Deustoko Unibertsitatea)

BARCELÓ, Mercè (Universitat Autonoma de Barcelona)

BASTIDA FREIXEDO, Xacobe (Universidad de Oviedo-Universidá d’Uviéu)

BENGOETXEA, Joxerra (UPV/EHU)

BOBER, Sergiusz (ECMI: European Centre for minority Issues)

BOIX, Carles (University of Princeteon)

BOSSACOMA, Pau (Universitat Pompeu Fabra)

BULLAIN, Iñigo (UPV/EHU)

CAGIAO, Jorge (Université de Tours)

CARRIL VAZQUEZ, Xose Manuel (Universidade da Coruña)

CASAÑA-ADAMS, Elisenda (University of Edinburgh)

DELLA PORTA, Donatella (Scuola Normale Superiore)

DOMÈNECH, Xavier (Universitat Autonoma Barcelona)

DORDEVI´C-VIDOJKOVI´C, Ljubica (ECMI: European Centre for Minority Issues)

ERRASTI, Ander (Institut d’Estudis d’lAutogovern)

EZEIZABARRENA, Xabier (Universidad de Deusto-Deustoko Unibertsitatea)

FERRAIUOLO, Gennaro (Università degli Studi di Napoli Federico II)

GAGNON, Alain (Université du Québec à Momtréal)

GIBERNAU, Montserrat (University of Cambridge)

GRAU, Mireia (IEA)

IBARRA, Pedro (UPV/EHU)

ITCAINA, Xabier (UPPA)

KEATING, Michael (Centre on Constitutional Change- University of Aberdeen)

KRAUS, Peter (Universitát Augsburg University)

LASAGABASTER, Iñaki (UPV/EHU)

LETAMENDIA, Francisco (UPV/EHU)

LEVRAT, Nicolas (Université de Genève)

MANCINI, Susanna (University of Bologna)

McEWEN, Nicola (Centre on Constitutional Change -University of Edinburgh)

MARCELLI, Fabio (CNRko Instituto di Studi Giuridici Internazionale)

MARGIOTTA, Costanza (Università degli Studi di Padova)

NIKOLAS, Zelai (Eusko Legebiltzarra)

PALERMO, Francesco (University of Verona)

PASTOR, Jaime (UNED)

PAYERO LÓPEZ, Lucía (Universidad de Oviedo-Universidá d’Uviéu)

PIÑOL, Elixabete (Jurista)

PETTAI, Vello (ECMI: European Centre for minority Issues)

QVUORTRUP, Matt (Coventry University)

RUIZ VIEYTEZ, Eduardo (Universidad de Deusto-Deustoko Unibertsitatea)

SAENZ DE ROZAS, Rafael (Jurista)

SANJAUME, Marc (UOC)

SAUCA CANO, José María (Universidad Carlos III)

SERRANO BALAGUER, Ivan (Internet Interdisciplinari Institut)

SKOUTARIS, Nikos (University of East Anglia)

SOBRINO, Joseba (Jurista)

URRUTIA, Iñigo (UPV/EHU)

VAN WALT VAN PRAAG, Michael (Kreddha)

VERGÉS, Joan (Universitat de Girona)

VILAJOSANA, Josep Maria (Universitat Pompeu Fabra)

VINTRÓ, Joan (Universitat de Barcelona)

WATERS, Timothy (Indiana University)

ZUBIAGA, Mario (UPV/EHU)

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp