Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2016/02/17

Nazioarteko hitzaldia: Arteak eta Euskal diaspora (XIX. - XXI. mendeetan)

Nazioarteko kolokio hori Eusko Ikaskuntzak du antolatzen, Donostia-San Sebastián 2016 Europako kultur hiriburuaren karietara, Paue eta Aturri Herrien Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatearen sustengoarekin. Gertakari honek, Euskal historiaren eta arte historiaren adituak bilduko ditu, gaur egungo arte eta Euskal diasporari buruzko gai berriaren inguruan.

Nazioarteko hitzaldia: ?Arteak eta Euskal diaspora

2016ko otsailaren 25ean, Baionako Euskal Museoan iraganen den lehen ekitaldia, Euskal diaspora artisten begiradan erakusketaren estreinaz segitua izanen du. Otsailaren 25etik apirilaren 10era aurkeztutako erakusketa hori gaur egungo arte lehiaketa bati esker osatua izan da, artista horiek inposatutako gai horri buruz gogoetatzea gomitatzen dituelarik. Kolokio honen bigarren eguna Donostiako San Telmo museoan iraganen da, eta 1959an Rusell Rouse-ek egindako Trumoia eguzkitan (El desfiladero de la muerte) western-aren proiekzioak ekitaldi hori bururatuko du. Erakusketari dagokionez, Euskal Herriko zazpi probintzietan ibiliko da, 2017ko urte hasiera arte. Bi gertakari horiek, batzorde zientifiko eta ezagunak diren adituz osaturiko epaimahai baten itzalean antolatuak izan dira, baita Crédit Agricole gure partaideari esker. Ikusi egitaraua

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp