Neoliberalismoa eta herritarren parte-hartzea

Gure bazkideak

2021/11/17

Neoliberalismoa eta herritarren parte-hartzea

Jone Martínez-Palacios bazkideak liburu bat argitaratu berri du 1978tik 2017ra Espainian izan zen parte-hartze aldaketaren inguruan.

UPV/EHUko Zientzia Politikoko eta Administrazioko irakasle titularraren ikerketak (Gizarte Zientzien bilduman argitaratu da) erakusten du nola iragazten den neoliberalismoa parte-hartzean. Diagnostiko hori osatzen duten hiru mugimendu nagusiak aztertzen dira lanean: 1) demokrazia mekanizistaren krisiaren mugak naturalizatzea; 2) parte-hartzearen burokratizazio neoliberala; eta 3) parte-hartzearen merkantilizazio pribatiboa.

Autoreak argudiatzen du hiru mugimendu horiek demokrazia parte-hartzailearen izaera arriskuan jartzen dutela, eta zenbait bide ematen ditu praxi feministatik demokrazian sakontzeko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp