Nola Aldatzen ditu Internetek gure prozesu kognitiboak?

Argitalpenak

2016/06/16

Nola Aldatzen ditu Internetek gure prozesu kognitiboak?

Eusko Ikaskuntzak kaleratu berri du 2015ean “Urteko Galdera”ren inguruan jasotako erantzunen laburpen sakona.

“Urteko Galdera” ekimena Eusko Ikaskuntzak, bere egile eta irakurleen komunitatearekin batera, urtero aukeratzen duen gaiaren inguruko tribuna irekia da. 2015eko galderari, “Nola Aldatzen ditu Internetek gure prozesu kognitiboak?”, hainbat disziplinatako adituek erantzun zioten.

Liburu honetan jasotako 28 ekarpenen laburpen arrazoitua jasotzen da euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Euskonews webgunean (www.euskonews.com/ug) aurkitu daitezke erantzun guztiak. Bestalde, laster laburpen arrazoitua eta ekarpen guztiak biltzen dituen ale bat izango dugu eskuragarri gure webgunean.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp