Plentziako Jardunaldiak sendotzen dira aurten ere

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2016/07/20

Plentziako Jardunaldiak sendotzen dira aurten ere

Pasa den uztailaren 12tik 14ra Plentziako IX. Jardunaldiak ospatu ziren. Oraingoan adituek itsas eta lur Arkeologia eta Etnografiako gaiei buruz hausnartu zuten.

“Barrikako Neandertalak” izenburupean pasaden uztailaren 12tik 14raPlentziako IX. Jardunaldiak ospatu ziren. Azken urteotan bezala, bertan parte-hartu zuten hizlariek Plentzia eta Uribe Kostako gizartearen bizitzaren Historia aztertzen jarraitu zuten. Oraingoan adituek itsas eta lur Arkeologia eta Etnografiako gaiei buruz hausnartu zuten.

Rosa Miren Pagolak, Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko Lehendakariordeak, Gonzalo Duok, Jardunaldien koordinatzaileak, eta Keltse Macíasekin, Plentziako udaleko kultur zinegotziarekin, batera eman zioten hasiera jardunaldiei. Aurreko edizioetan bezala, publiko aldetik jardunaldiak arrakastatsuak izan ziren eta lehenengo egunean gerturatutakoek aukera izan zuten Iñaki Libano adituaren azalpen arkeologikoak entzuteko. Egunari amaiera eman zitzaion aizkora tailer batekin.

Asteazkenean, Gonzalo Duok, Javier García-Borreguerok eta Juan Antonio Apraizek itsas etnografiaren gaia landu zuten. Amaitzeko, ostegunean, Gorlizeko toponimiaren txanda izan zen Patxi Galé, Josu Larrañaga eta Víctor Lobatoren eskutik.

Jardunaldiaren egitaraua ikusi

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp