Premio Manuel Lekuona 2016: propuestas

Sariak

2016/05/24

Premio Manuel Lekuona 2016: propuestas

Uztailaren 8ra arte Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak aurkez daitezke; 1983tik Euskal Komunitate Globalari ekarpenak egiteagatik, hainbat pertsonen lana aitortzen du sari honek.

Manuel Lekuona 2016 Sarira hautagaitzak aurkez daitezke lehendakaritzaren bidez, gutxienez Kontseilu Errektoreko hiru kideren babesarekin, edo Eusko Ikaskuntzako hamar kideren bidez.

Hautagaitzak onartu ondoren, bozka irekia egingo da webgunean: Eusko Ikaskuntzako kideen bozka %30 haztatuko da eta %10 gainontzekoena. Hori egin eta gero, epaimahai instituzionalak bere iritzia emango du eta hark guztiaren %60ko pisua izango du. Aipatutako epaimahaia Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta erreferentziazko zazpi erakundetako ordezkarik osatzen dute.

Eusko Ikaskuntzak bermatuko du Manuel Lekuona Sariaren palmaresak Euskal Herriko lurraldeetako errealitateak islatuko dituela eta, era berean, emakumezkoen hautagaitzak jasoko direla.

Uztailaren 8an amaituko da hautagaiak aurkezteko epea. Uztailaren 15etik, irailaren 15era, bozka irekia egiteko epea irekiko da. Erabakia irailaren bigarren hamabostaldian zehar iragarriko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp