Radio San Sebastián eta Armeria Eskolak Eusko Ikaskuntza saritu dute

Mendeurrena

2018/06/19

Radio San Sebastián eta Armeria Eskolak Eusko Ikaskuntza saritu dute

Radio San Sebastián-ek Bikaintasunari Saria eman dio eta Eibarko Armeria Eskolak Ondo Egindako Lana programan parte hartzeko gonbitea egin dio. Biak ala biak dira Eusko Ikaskuntza egiten ari den lanari bultzada.

Radio San Sebastián komunikabideak Bikaintasunari ematen dizkion sariak sektore anitzetako pertsona, enpresa edo entitateak saritzen ditu. Lehen edizio honetan Eusko Ikaskuntzak lortu du saria euskararen kategorian. Epaimahaiak nabarmendu du “ideien pluraltasunetik duen konpromiso aktiboa gure gizartean euskararen erabilera ikertu, zabaldu eta indartzeko”. Saria emateko ekitaldia ekainaren 21ean izando da, ostegunez, Donostiako Kursaalen.

Bi egun lehenago, ekainaren 19an, Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, eta Xabier Alkorta, XVIII. Kongresua eta Mendeurrenaren lehendakariak, Eibarko Armeria Eskolan, Ondo Egindako Lana programaren beste saio batean parte hartu zuten. Horren helburua da lana, esfortzu eta duintasunean sentsibilizatu eta balore horiek transmititzea lan jardunean nabarmendu diren pertsonekin hitz eginda. Pilar Kaltzada komunikatzailea aritu zen elkarrizketaren moderatzaile lanetan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp