RIEV 62, 2

Argitalpenak

2019/01/09

RIEV 62, 2

“Revista Internacional de los Estudios Vascos”, RIEV, aldizkariaren 62, 2 aleko Tribuna atalean bost artikulu daude, gazteleraz, euskaraz eta ingelesez.

B. Garaiok espainiar eleaniztasunari buruz Partidu Popularrak egindako diskurtsoak aztertu ditu. G Karakasis ikerlariak greziar gobernuak Europar Batasunarekin krisia dela eta dituen harremanak landu ditu. Bestalde, A. Pérez eta J. Achak linguistika aurreko jokaeraren ontogenesia lantzen duen literatura zientifikoa berrikusi dute. A. Rodríguez-López eta F. Bazetak ikasleen gaitasun kognitibo eta alor zientifiko eta humanistikoetan duten aplikagarritasunaz gogoeta egin dute. Azkenik, E. Santaziliak XVI. mendeko hiru sorginkeria prozesutan euskaraz egindako lekukotzak aztertu ditu linguistika eta dialektologia historikoaren ikuspegitik. Hiru Albiste eta bost Erreseinak osatzen dute alea.

Ikus aurkibidea

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp