Sarako euskal idazleen biltzarra

Berri korporatiboak

2020/09/10

Sarako euskal idazleen biltzarra

Iragan den irailaren 6an izan da eta euskal kultur eragile gehienak baita publiko zabala ere bildu du.

Sarako euskal idazleen biltzarra hitzordu garratzitsua da euskal literatura eta berritasunen maitale guztientzat. Aurten koronabirusak eragindako osasun krisiagatik Pazkoako astelehenean antolatzen den biltzarra ezin izan zen antolatu apirilean. Elkarte antolatzaileak atzeratzea erabaki zuen krisia hasi orduko eta irailean finkatu zuten.

Eusko Ikaskuntzak beti parte hartzen du hitzordu kutural garrantzitsu horretan. Aurten Eusko Ikaskuntzak mahai bat eduki du eta horretan azken urteetako argitarapenak salgai izan ditu. Gainera, Eguzki Urteagak, Ipar Euskal Herriko elkartearen lehendakariak argitaratutako azken bi liburuak bertan aurkeztu dira.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp