Sarako euskal idazleen biltzarra

Berri korporatiboak

2021/10/12

Sarako euskal idazleen biltzarra

Sarako idazleen biltzarra urriaren 10ean iragan da euskal kulturagile gehienak eta publiko goxo bat bilduz.

Sarako euskal idazleen biltzarra hitzordu garratzitsua da euskal literatura eta berritasunen maitaleguztientzat. Aurten koronavirusak eragindako osasun krisiagatik Pazkoko astelehenean antolatzen den biltzarra ezin izan zen antolatu apirilean. Elkarte antolatzaileak atzeratzea erabaki zuen krisia hasi orduko eta urrian finkatu zuten.

Eusko Ikaskuntzak beti parte hartzen du hitzordu kutural garrantzitsu honetan. Aurten Eguzki Urteaga  iparraldeko elkartearen lehendakariak argitaratutako bi azken liburuak aurkeztu ditu, bestalde Eusko Ikaskuntzak mahai bat eduki du eta horretan azken urteetako argitarapenak salgai izan ditu eta permananteek publikoarekin harremanak estutzeko parada izan dute.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp