Solasaldiak: feminismoa eta sormena

Solasaldiak

2022/11/16

Solasaldiak: feminismoa eta sormena

Bertsolari batek eta ilustratzaile batek beren sormen-lanari buruz hitz egingo dute hil honetan.

Kultur kudeaketa begirada feminista batetik” gaiaren inguruan irailean Bilbon egin zen sinposioan, sormen-solasaldi interesgarri bat egin zen, eta Solasaldiak sailak laburpen gisa berreskuratu du.

Ainara Azpiazu ilustratzailea eta Tupust! taldeko kide da eta Ane Labaka bertsolari feministen sareko kide da. Eusko Ikaskuntzaren Kultura Eskubideei buruzko proiektuan parte hartu duen Maialen Akizuk moderatzaile lanak egingo ditu eta Azpiazu eta Labakak beste jakintza-arlo batzuetako sortzaileekin partekatutako espazioetan egindako sormen-lanari buruz hitz egingo dute, baita kolektibitateak kulturan duen balioaz eta ikuspegi feministari beren lanean heltzeko moduaz ere.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp