GizarteLab Legazpi programan parte hartu duten bi lagunek, Feli Arrese-Igor Juanenak eta Jon Agirrezabalak, esperientziari buruz hitz egingo dute hil honetan.
Feli proiektuaren parte da hasieratik 2019tik, eta Jon, berriz, berriki sartu da eraldaketa sozialerako gune berritzailean.
Ikuspegi desberdinetatik, hitzaldian GizarteLabi buruzko ikuspuntuak eta esperientziei buruz arituko dira: horien balioa eta esanahia, arlo pertsonalean zein kolektiboan lortutako bizipenak eta ikaskuntzak edo inplikazio osorako aurkitu dituzten oztopoak, besteak beste.
