2025eko Manuel Lekuona Saria eta EHUko katedradun eta errektore ohia Eusko Ikaskuntzaren kameren aurrean mintzatu dira.
Zer esanahi dute, oro har, aitorpen publikoek eta, bereziki, Eusko Ikaskuntzaren Manuel de Lekuona Sariak?
Zer balio du gurea bezalako herrialde batentzat mundu guztian zehar kulturalki euskalduntzat aitortzen diren komunitateak izateak?
Nola aldatu da diaspora azken belaunaldietan?
Zer ikas dezakegu unibertsitate amerikarretatik, eta zer ikas lezakete haiek gureetatik?
Galdera horietatik abiatuta, Gloria Totoricagüena Egurrolak eta Iñaki Goirizelaia Ordorikak elkarrizketa goxoa egin dute, gogoeta interesgarriz josia.
