Solasaldiak: zaintza ereduak

Solasaldiak

2023/02/13

Solasaldiak: zaintza ereduak

Joan den urrian Bilbon gizarte-politikei buruz egin zen jardunaldiaren barruan, mahai-inguru bat egin zen, eta Solasaldiak sailak laburpen gisa berreskuratu du.

Eskarmentu luzeko adituek parte hartu zuten jardunaldian eta Estatuko zenbait komunitateetako eta Europako hainbat herrialdeetako ongizate-ereduen ezaugarri nagusiak aztertu zituzten. Halaber, zaintzaren arloko esperientzia eta politika berritzaileak ezagutzara eman zituzten. Era berean, gizarte-politikek nortasun kolektiborako eta gizarte-kohesiorako duten funtsezko garrantzia azpimarratu zen.

“Lurraldeen arteko aldeak eta zaintza-eredu desberdinak izateko faktoreak” izeneko mahai-inguruak, Lucía Martínez Virtok moderatuta, Manuel Aguilar Hendrickson (Universitat de Barcelona) eta Mayte Sancho Castiello bildu zituen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp