Soziolinguistika Klusterra

Berri korporatiboak

2017/10/23

Soziolinguistika Klusterra

Eusko Ikaskuntzaren Donostiako egoitzan Soziolinguistika Klusterreko zuzendaritza batzordea bildu zen.

Urriak 19an Soziolinguistika Klusterreko zuzendaritza batzordeak bere hileroko bilera, Eusko Ikaskuntzaren Donostiako egoitzan egin zuen. Gaur egungo batzordea Elhuyar, AEK, Gipuzkoako Urtxintxa Eskola, Artez Euskara Zerbitzua, Topagunea, Emun, HUHEZI eta Eusko Ikaskuntzako ordezkariez osatuta dago.

Soziolinguistika Klusterra, ezagutza soziolinguistikoaren ikerketan, zabalpenean, eta aplikazioan ditugun gabeziei eta beharrei dinamika berri batekin erantzuteko sortu zen. Klusterraren proiektu esanguratsuen artean, besteak beste, aipatzekoak dira Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa, Jendaurrean Erabili, Arrue proiektua eta ALDAHITZ ikerketa. 

Proiektuak beti ere elkarlanean garatu ditu Klusterrak, hori baita bere balioetako bat. Elkartea ezagutzeko bere webgunean sartzea animatu nahi zaitugu: http://www.soziolinguistika.eus

Euskalgintzan aski ezagunak dira Soziolinguistika Klusterrak urtero antolatzen duen Jardunaldia. Aurtengo edizioan “Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak” gaia aztertuko da azaroaren 22an. Jardunaldiaren programazioa UEMArekin batera antolatu du Klusterrak. Informazio gehiago hemen

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp