Udalak

Berri korporatiboak

2012/02/27

Udalak

Mujeres de Urnieta en el siglo XX?

En 2007, Eusko Ikaskuntza y el Ayuntamiento de Urnieta concedieron una beca al historiador Iñigo Imaz Martínez para realizar un estudio sobre la historia de las mujeres en la villa a lo largo del siglo XX. El resultado de este trabajo se publica ahora dentro de la colección Lankidetzan (número 56) con el título de Mujeres de Urnieta en el siglo XX.

La obra ofrece una visión lo más amplia y cercana posible a la historia de las mujeres de Urnieta, cualquiera que fuera su posición y su dedicación, dentro del contexto social, económico, político y cultural del siglo XX en sus diferentes etapas y al compás de la evolución de las mentalidades. El próximo 8 de marzo, con motivo del Día Internacional de la Mujer, tendrá lugar un acto público en Urnieta con presencia del autor del libro.

Errepublika garaiko emakumeen mugimendua aztertzen duen hitzaldi zikloa Mungian

Mungiako udalaren lankidetzan Eusko Ikaskuntzak hiru hitzaldi egun antolatu ditu martxoaren 15, 22 eta 28an herri honetako Torrebilla Kultur Etxean. Errepublika garaian emakumeek izan zuten ekintzen eta lanen berri ematea dute xede solasaldi hauek, politikan eta kulturan jokatu zuten papera azpimarratuz.

Aurten Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratuz, eta era berean, Esteban Urkiaga, Lauaxetaren heriotzaren 75. urtemuga dela jakinik, Mungiako Udalak urte guztian zehar, hilero-hilero, zenbait ekitaldi desberdin eratu ditu Lauaxetaren oroimenez, haren inguru politiko eta pertsonala aztertuz.

Hitzaldi zikloaren barnean, Joxean Muñozek Ignazia Zabalo "Nor nai"ren lana aztertuko du eta idazkera Igone Etxebarriak aldiz Emakume idazleak Errepublika garaian izenburupean hitzaldia emango du. Hala nola, Eli Garmendiak Polixene Trabuduak politikan egindako lana azpimarratuko du.

Jon Kortazarren gidaritzapean, elkarrizketa moduan antolatu diren ekitaldiok, Mungiako Torrebillelako Areto Nagusian ospatuko dira, aipaturiko egunetan, arratsaldeko 19.30etan.

Informazio gehiago: http://eusko-ikaskuntza.org/es/cursosyjornadas/listado/object.php? o=20964

Udalei Zuzendutako Hitzaldien Jarraipena

Eusko Ikaskuntzak, 2011 urtean erronka berri bati ekin zion, azaroa eta abendua bitartean, folklore, historia eta etnografian oinarritutako 10 hitzaldi eman zituen, Orbaibar (Garinoian, Orisoain, Puiu, Iratxeta, Oloriz), Lizarra, Urroz Hiria, Burgi eta Auritz-Burgueten. Erronkaren arrakasta ikusirik, 2012 urtean aukera zabaldu eta aberastu nahi du elkarteak. Helburu hori gauzatzeko, eta 2011 urtean izandako emaitza positiboa ikusirik, aurten ere proiektu interesgarri honekin jarraitzeko asmoa du eta horretarako urtarrilean deialdi bat zabaldu zen helburu finko batekin: aurreko urtean osatutako katalogo multudisziplinarra aberastea, pasa den urteko proposamenak mantenduz eta berriak gehituz.

Honekin batera, Nafarroako Konkistaren 5. mendeurrena dela eta, 2012 urte hasieran Eusko Ikaskuntzako bazkide guztiei 1512ko konkistaren inguruko hitzaldi proposamenak bidali ditzaten deialdia luzatu zaie. 1512ko konkistaren inguruan katalogo berezitu bat sortzea da ekimen honen helburua, Nafarroako udaletan eskaintzeaz gain, Eusko Ikaskuntzarekin hitzarmena duten beste lurraldeetako udalei ere luzatuko zaielarik hitzaldi aukera hau.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp