Udalek beren babesa adierazi diote Eusko Ikaskuntzari bere Mendeurrenean

Berri korporatiboak

2018/07/09

Udalek beren babesa adierazi diote Eusko Ikaskuntzari bere Mendeurrenean

Iazko lanarekin jarraituz, 2018an 24 udal bisitatu dira.

Eusko Ikaskuntzarentzako urte berezia izanagatik ere, udalen proiektuetako arduradunek 2017ko maiatzean hasi zuten komunikazio kanpainarekin jarraitu dute, bi helburu argirekin: batetik, Eusko Ikaskuntzaren eredu berria eta aurten egiten ari garen prozesuari buruz gure bazkide diren udalei hitz egin eta beren ekarpenak jaso. Bestetik, mendeurreneko ospakizunetara gonbidatu eta beren babesa berretsi dezatela eskatu.

Izan ere, 1918an Oñatin jaio ginenean, Euskal Herriko 67 udalek eman zioten sostengua Eusko Ikaskuntzari. Horregatik berebizikoa iruditu zaigu aurten berriz ere babes hori irudikatzea.

Udalek poz eta interes handiz hartu dute udalekiko dugun lankidetza eredu berria, eta momentuz hauek dira beren atxikimendua adierazi diguten udalak: Agurain, Alegria-Dulantzi, Altsasu, Añana, Aretxabaleta, Arrasate, Asparrena, Astigarraga, Ataun, Barrundia, Beasain, Deba, Donemiliaga, Idiazabal, Irun, Lantaron, Lezo,  Oñati, Orio, Ormaiztegi, Otxandio, Segura, Usurbil eta Zalduondo. Guztiei mila esker bihotzez.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp