Udalekin elkarlanean: proiektuak Baztan eta Bergaran

Gure bazkideak

2018/02/20

Udalekin elkarlanean: proiektuak Baztan eta Bergaran

Lankidetza hitzarmenen baitan, Eusko Ikaskuntzak ekimen ezberdinak dauzka martxan Baztango eta Bergarako udalekin.

Datorren martxoaren 22an, osteguna, “Baztango etxebizitzen biziberritzea: arazoak eta irtenbideak” izeneko jardunaldia ospatuko da Elizondon (Baztan). Etxebizitzaren arazoak elementu bereizgarriak ditu herrietan, hiriekin alderatuz. Horregatik jardunaldi honen helburua izanen da Baztango eta inguruko etxebizitza hutsek duten problematikaz eta hauek biziberritzeko aukerez hitz egitea.

Gaiaren konplexutasuna kontutan hartuta, hiru izango dira jorratuko diren ikuspegiak: landa inguruneak biziberritzeko duen erronka sozio-produktibo eta demografikoa; arazo honi aurre egiteko egun dauden tresna eta politika publikoak; eta azkenik, ikuspegi arkitektoniko batetik, etxebizitzen biziberritzerako aukera eta oztopoak.

Bergarako udalaren kasuan, aurten ospatzen du herriak hiribildu izendatu zutenetik 750. urteurrena. Data hain seinalatu honen harira antolatuko diren ekimenen oinarri gisa, Bergarako historiaren sintesi labur eta dibulgatiboa eskatu zion udalak Eusko Ikaskuntzari. Gure bazkide Lourdes Odriozola -Historian doktorea- izan da ikerketa burutu duena.

Lan honen argitalpena izan da herritarren mahai partehartzaile bat antolatzen ari den ospakizunez beteriko urte honi hasiera eman dion lehen ekimena.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp