Urduliz, euskal udalerri baten historia Bigarren Errepublika eta Gerra Zibilaren garaian

Argitalpenak

2019/01/17

Urduliz, euskal udalerri baten historia Bigarren Errepublika eta Gerra Zibilaren garaian

Eusko Ikaskuntzak eta Urdulizko Udalak argitalpen bikoitza kaleratu dute, udalerrian nabarmen eragin zuten historiaren pasarte bi horiei so eginez.

Eusko Ikaskuntza eta Urdulizko Udalak argitalpen bikoitza aurkeztu dute, 2012an abiatutako lankidetzaren ondorio. Rosa Miren Pagola, Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko lehendakariordeak, nabarmendu du erakundearen konpromisoa gure herriaren iragana berreskuratzeko eta jakintzatik, orainaldian aurrera egiteko. Javier Bilbao Lopategi, Urdulizko alkateak, aldiz, etorkizuneko belaunaldiek bere arbasoen memoria berreskuratzeko lanak duen balioa azpimarratu du.

Koldo Somokueto, Historian Lizentziatua eta Eusko Ikaskuntzako bazkidea, liburuen egilea da eta 2013an abiatutako ikerketaren ikertzaile nagusia da. Ludger Meesen, Historian Doktorea (Bielefeldeko Unibertsitatea, Alemania) eta Giza Zientzien eta Informazioaren Fakultateko  katedradunaren, zuzendaritzapean burutu zuen liburuak jasotzen duen ikerketa lana.

'Urduliz: Euskal udalerri baten historia Bigarren Errepublikaren garaian' liburuan Urduliz eta bere inguruko alderdi ezberdinak aztertu ditu, hala nola bilakaera politikoa, ideologia ezberdinen ezarpena, gatazka sozialak, hezkuntza edo euskararen egoera.

'Urduliz: Euskal udalerri baten historia Gerra Zibilaren garaian' argitalpenean, udalerriak gerra bitartean izandako bilakaera, erregimen diktatorialaren ezarpena eta, azkenik, errepresioa aztertzea izan du xede, arreta berezia jarrita errepresaliatuen izen propioei.

Ale biak argazkiz hornituta daude eta bakoitza 600 orrialderen bueltan dago.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp