Urtarrileko ekitaldiak Iparraldean

Berri korporatiboak

2019/01/24

Urtarrileko ekitaldiak Iparraldean

Urtea hasteko Eusko Ikaskuntzak bi ekimen antolatu ditu, Viviane Delpechen hitzaldia Arteak eta euskal diaspora eta Geroari begira mahai-ingurua.

Viviane Delpech, Arteak eta Euskal diaspora

Urtarrilaren 11n izan zen Eusko Ikaskuntza Iparralderen urteko lehen hitzaldia. Baionako Université du temps libre, Euskal Museoa eta Eusko Ikaskuntzaren lankidetzaren kari Viviane Delpechek Arteak eta Euskal diasporaren liburuaren aurkezpena egin du hitzaldi baten bidez.

Liburuak 2016an iragan zen Arteak eta euskal diaspora elkarrizketaren parte hartzaileen hausnarketak biltzen ditu, Zoé Bray, Claude Mehats, Oscar Alvarez Gila eta beste ikerleen ekarpenak aipatzen ditu.

Hitzaldi honen bidez Viviane Delpechek, ordu betez artea eta euskal diasporaren harremana aztertu du, argira eramanez diasporaren eraginak izandako ekarpen artistiko izigarri aberatsak.

Hitzaldia Baionako Euskal Museoan iragan da joan den urtarrilaren 11n, ostiralez, eta 60 pertsona baino gehiagoko ikuslegoa bildu du.

Urtarrilaren 26an Etorkizuneko erronkak Euskal Herrian mahai ingurua

Urtarrilaren 26an goizeko 10etatik goiti Baionako Euskal Museoan Eusko Ikaskuntzak etorkizuneko erronketaz mahai inguru bat antolatu du Geroari begira lelopean.

2018ko urteko ekimenen ondotik, hala nola XVIII. Kongresuaren eta ehun urtemugaren ospatzearen ondotik, berriz etorkizunari begira jarri gira eztabaida sortzeko gisan.

Mixel Berhocoirigoinek parte hartu du garapen ekonomikoari doakionez, Francis Jaureguiberrik kultura eta kohesio sozialaz aritu da, bestalde Michel Casteigts Gobernatza moduetaz hitz egin du, Antton Mayak Memoriaz eta Eguzki Urteagak euskararen inguruko lana aipatu du. Argitxu Camusek  moderatu ditu eztabaidak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp