Urteko galdera 2018: Zein da zure galdera?

Urteko Galdera

2017/10/09

Urteko galdera 2018: Zein da zure galdera?

Azaroaren 5a arte, Urteko Galdera egiteko proposamenak onartuko dira. Horietatik bat aukeratu eta horren inguruan eztabaidatuko da Euskonews aldizkarian, 2018an zehar.

Urteko galdera tribuna ireki gisa planteatzen da; urtero, egileek eta irakurle komunitateak erabakitako gai bat jorratzen duenak eta, datorren urteari begira laugarren edizioa ospatuko duenak.

Indarrean dagoen aurtengo 2017ko galdera honako hau da: Zer da gizakia izatea gaur egun? Dagoeneko, 25 espezialistek erantzun diote galderari eta urte amaierarako 35 baino gehiago izatea espero da hainbat ikuspegi eta ekarpenekin. 

Beraz, 2018 urteko galdera jasotzeko prozesua irekita dago eta nahi dutenek har dezakete parte, Eusko Ikaskuntzaren orrialdean zabaldu den formulario laburra osatuz hemen: lotura.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp