Urteko Galdera: Georgios Karakasis eta Txema Ramirez de la Piscina

Urteko Galdera

2018/07/10

Urteko Galdera: Georgios Karakasis eta Txema Ramirez de la Piscina

Pisu handiko bi ekarpenek aberastu dute hil honetan “Urteko Galdera”, Euskal Herriaren etorkizuna, zer eta nola?

Batetik, Filosofian doktore eta irakasle den Georgios Karakasisek 2011n Euskal Herria deskubritu izanak eragindakoa deskribatu du: "Herri honetan –azaldu du- tradizioa bizia eta hunkigarria da". Baina, beste edozein herritan bezalaxe, modernitatearen erronkei aurre egin behar zaie. Karakasisek Gizarte Zientzien balorea defendatu du berezi eta orokorraren arteko dialektika ulertu eta gainditzeko elkarrizketa bide gisa.

Bestalde, EHUko Kazetaritza irakasle Txema Ramirez de la Piscinak komunikabideen oraina eta etorkizuna landu ditu. Paperezko prentsa, telebista eta irratiaren egoera aztertu ditu, Sare bidez informazio eta iritziaren aurrean. Ezagutu dugun errealitatea aldatu egingo dela iragarri du eta, ezinbestean, kazetaritza duindu egin behar dela horretarako. Eta amaitu du: “Hori guztia behar beharrezkoa da sektoreak bizi duen prekarizazioa gainditzeko. Hori egin ezean, kazetari euskaldun on askok jarraituko dute irakaskuntzara edo administrazio publikora transhumantzia egiten (…). Sektorea duindu egin behar da. Neurriak hartzea guztiz premiazkoa da”.

Urteko Galdera 2018 >>

 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp