Urteko Galdera: hiritartasuna eta erronkak

Urteko Galdera

2019/09/27

Urteko Galdera: hiritartasuna eta erronkak

EHUko irakasle Iker Iraola Arretxe eta Euskal Hirigune Elkargoko Gizarte Ekintza eta Elkartasunen zuzendari Jean-Jacques Manterolak erantzun diote “Euskal Herriak gizarte integrazio eta kohesio handiagoa lor dezan, zertan eragin behar dugu nagusiki?” galderari.

“Herritartasun berriak Euskal Herri kohesionatu baterantz” izenburuko artikuluan, Iker Iraolak hiritartasunaren kategoria aztertu du, bai eta honek nazionalitatearekin eta Estatuarekin duen harremana ere. Desberdindu egiten ditu Estatuek bultzatu eta exekutatzen duten hiritartasun “objektiboa” eta egunero eraikitzen den hiritartasun “subjektiboa”. Soziologoaren ustez, gure lurraldean euskal hiritartasun subjektibo bat eraikitzeko aukera dago, Euskal Herrian bizi diren guztientzat positiboa izango litzatekeen beste objektibo baterantz salto egin lezakeena.

Bestalde, Jean-Jacques Manterolak hiru erronka nagusi zehaztu ditu Ipar Euskal Herrirako. Lehenengo, zahartze demografikoa, izan ere, hurrengo hogei urteotan 85 urte edo gehiagoko pertsonak bikoiztu egingo baitira Iparraldean. Bigarren erronka, prekarietate sozial eta ekonomikoa da. Eta hirugarrenik, migrazioa, Ipar Euskal Herrian oraindik berria den errealitatea eta oraindik erantzun argirik gabeko galderak eragiten dituena.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp