Urteko Galdera: kohesioari buruzko hiru ikuspegi

Urteko Galdera

2019/11/22

Urteko Galdera: kohesioari buruzko hiru ikuspegi

Nafarroako Unibertsitateko David Thunderrek, EHUko Nekane Beloki Ariztik eta Leire Berasaluze Gerrikagoitiak aberastu dute 2019ko Urteko Galdera, ikuspegi anitz eta interesgarriaz baliatuz.

Nafarroako Unibertsitateko Kultura eta Gizarte Institutuko ikerlari eta irakasle David Thunderrek “integrazio” eta gizarte “kohesio” terminoak aztertu ditu. Bere ustez, lehenengo jakin egin behar da lurralde edo lurraldeetan bizi diren komunitateek zer nahi duten, nola ikusten eta ulertzen duten bere burua eta zein modutan ulertzen duten euren lotura. Thunderren ustez gizarte, ekonomia eta politika integrazio baterantz bakarrik egin daiteke aurrera atxikimendu eta lankidetza borondatetik.

“Inklusioa, parte hartzea eta botere harremanak: kohesioaren triangeluaren hiru erpinak” izena du Nekane Beloki Ariztiren artikuluak. Bilboko Hezkuntza Fakultateko Gizarte Hezkuntzako (EHU) irakasle eta koordinatzaileak hiru ardatzeko hirukia marraztu du: inklusioa, partaidetza eraldatzailea eta botere harremanak. Azken horretan kokatuko litzateke gizarte kohesioa. Bertan adierazten denez, integrazio prozesuek ez dute kohesioa bermatzen, baina errazagoa da ikuspegi horretatik kohesioa sendotzea.

Azkenik, doktoretza aurreko ikerlari (EHU) den Leire Berasaluze Gerrikagoitiak integrazioaren adibidea jarri du: doktoregai den jatorri brasildarreko gazte batek euskara ikasi nahi du baina baliabide faltak oztopatzen dio. Kasu honi esker egileak ulertzen du kohesiorako bidea egoera irregularrean dauden pertsonen egoera gertuagotik ezagutzetik datorrela.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp