Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2015/11/07

Xiberoko Dantza. Atzo, egun eta bihar

Xiberoko Dantza

Dantza da Xiberoko arima? ... . Izan daiteke! Hasteko Xiberoko nortasunean eta kultura barne sarturik da. Nortasun eta kultura guztiak bezala, hauek igitzen, aldatzen dira, baita kanpotik hartzen dituen harreman eta eraginekin ere. Xiberotar dantzan eragin handia izan du Frantziako Armadak, bereziki XIX. mendean. Claude eta Jon Iruretagoyenak kontatuko digute nola iragan den. Ondoren, hiru bideo ikusi ahal izango dira: Jean-Michel Guilcherena, 1968ko Alzürüküko maskaradena eta Tartaxü maisuaren urratsena. Azkenik, mahai inguru batean, Patrick Queheille, Johañe Etxebest eta Peio Labeyrierekin, egun lantzen diren aldaketak eta sorkuntzak aurkeztu eta eztabaidatuko dira. Gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp