Argitalpenak

2015/09/14

Zainak 36. Espazio publikoak: erabilerak, diskurtsoak eta baloreak

Antropologia-Etnografia Koadernoen 36. alea espazio publikoei eskaini zaie. Gaia diziplina anitzen ikuspegitik lantzen da.

Zainak 36. Espazio publikoak: erabilerak, diskurtsoak eta baloreak

Antropologia-Etnografia Sailak, Bilboko Hezkuntza eta Kultura Alorrarekin batera, 2012ko azaroan Bilbon antolatutako Hiri Antropologiaren IV. Jardunaldietan aztertu izan ziren gaiak hauek ziren: hiriguneetako espazio publikoen erabilerak, diskurtso eta baloreak. Foro hartan izandako ponentzia eta komunikazioak jaso dira Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía aldizkariaren 36. alean.José Ignacio Homobonok sinatzen duen hiri sozioantropologiako klasiko garaikide baten ikerketa laburrarekin zabaltzen da alea, Henri Lefebvreren azterketarekin hain zuzen ere. Gainera, Homobonok berak egindako hiria gizarte eta hiri kulturari buruzko aukeraketa bibliografikoarekin bukatzen da alea.Jardunaldietako 26 komunikazioez gain, inaugurazio hitzaldia ere biltzen da, Manuel Delgado Bartzelonako Unibertsitateko Erlijio Antropologiaren titularrak "Espacio público: discuso y acción. El papel de la calle en las movilizaciones sociales a principios del siglo XXI" izenburua duen hitzaldia eskaini zuen.Informazioa guztion eskura dago esteka honetan

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp