Zure gaitasun digitala hobetu!

Ikastaroak

2019/02/14

Zure gaitasun digitala hobetu!

Lanerako konpetentzia digitala balioztatzea helburu, webgune baten bitartez ingurune digital errealean eman ohi diren jardueretan oinarritutako gaitasunak neurtuko ditu.

Doako tresna honek bi funtzio izango ditu. Alde batetik, ariketen bitartez erabiltzaileak konpetentzia bakoitzean duen maila ezagutuko du; eta bestetik, hobetu beharreko arloetan, formakuntza-gomendio espezializatuak jasoko ditu.

Diagnosia egiteko tresna hau guztiz anonimoa eta erabilgarria da, norberak duen ezagutza digitalen maila jakitera bideratua. Zehazki, tresna honek DIGCOMP 2.1 markora moldatutako probak jasoko ditu: 5 arlotan banatutako 21 konpetentzia eta konpetentzia bakoitzeko lehenengo 2 mailak barne hartuz. Horretaz gain, konpetentzia maila bakoitzeko, erabiltzaileak gutxienez formazio-gomendio 1 jasoko du.

Zure gaitasun digitala hobetzeko diagnosia zain duzu eta doakoa da! Honako helbidera jo ezazu: https://gaitasundigitala.asmoz.org

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp