Zuzenbide Publikoa Euskal Herrian

Gure bazkideak

2017/07/17

Zuzenbide Publikoa Euskal Herrian

Iñaki Lasagabaster Herrarte bazkideak idatzitako azken liburuaren izenburua da. UPV/EHUko Zuzenbide Administratiboko Katedradun eta Zuzenbide Administratibo, Konstituzional eta Zuzenbidearen Filosofiako Departamentuko arduradun da (Bizkaia eta Arabako atalak) Lasagabaster.

Zuzenbide Publikoaren ikuspegitik Euskal Herrian aplikazioa duten edo izan duten oinarrizko kategoria juridikoak deskribatzen ditu liburuak. Subiranotasuna, lurraldea, hiritartasuna edo nazioarteko harremanak lantzen ditu, besteak beste. Funtzionamendu errealean baldintzatzen diren kategoriak dira, zalantzarik gabe, baina inongo Estaturentzat ukaezinak, era berean, bere biztanleen askatasunaren aurreko baldintza baitira.

Liburuak lau atal ditu: Historia eta Zuzenbidea Euskal Herrian; oinarrizko kategoria juridiko-politikoak; Parlamentua, Gobernua, botere judiziala; konpetentzia eta Euskal Herriko lurraldeen arteko harremanen erregimen juridikoa.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp