EI-ren Monografiak

15 años de la Ley del Euskera en la Educación, Administración y Medios de Comunicación [RIEV 43, 2 (1998)]

15 años de la Ley del Euskera en la Educación, Administración y Medios de Comunicación [RIEV 43, 2 (1998)]

Egileak: Monreal Zia, Gregorio [et al.]

Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia
Ezaugarriak:
319-459 or. : ir. ; 24 cm.

Laburpena

Euskara Indartzeko Egitasmo berria onartzearekin bateratsu, Euskararen Legearen hamabost urteak Hezkuntzan, Administrazioan eta Komunikabideetan gaiari buruz diharduen Dossier bat aurkezten digu RIEVek. Argitalpen honen bidez, Aldizkariko Zuzendari den Gregorio Monrealen hitzetan, "Euskara Arauzkotzeko Legearen lorpen eta hutsen balantzea egin nahi da, hamarraldi bat t'erdi baino gehiago indarrean egon eta gero". Dossier honetan hainbat lan eskaintzen dira, hala nola, lehen buruan, Pedro Miguel Etxenikek Legebiltzarrean eginiko Lege egitasmo honen defentsa ereduzkoa, garai hartan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua baitzen. Ondoren, Edorta Cobreros, Administrazio Zuzenbideko Katedradunaren gogoeta kritikoa dator, legea onartu zenetik, eta lege horrexetan oinarriturik, garatu hizkuntza-politikei buruzkoa. Hirugarrenik, ofizialitatea hiru alorretan aplikatzeko banaketari doakionez, legeak EAEko Herri Administrazioan izan duen eragina aztertzen da. Iñaki Agirreazkuenga, Administrazio Zuzenbideko Katedradunak eta eta Josu Iñaki Erkoreka, HAEEko Zuzendariak ekin diote horren azterketari ikuspegi desberdinak erabiliz. Bietariko lehenak, hizkuntzaren plangintza-arazoari ekin dio, eta udal eremuari dagokionez, hizkuntza bien erabileraren zonifikazio posibleaz dihardu. HAEEko zuzendariak, bere aldetik, Eusko Jaurlaritzak 1986an euskalduntzearen inguruan eginiko diseinua eta 1989an hura nola gauzatu zen aztertzen ditu. Jarraian, Normalizazio Legearen aplikazio-eremu nagusiari heltzen zaio, "emaitza ikusgarrienak lortu diren eremuari" alegia. Mikel Zalbide, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Euskara Zerbitzuko buruak azterlan zehatza aurkezten digu irakaskuntza elebidun ez unibertsitarioaren bilakaeraren inguruan, 138/8 Elebitasun Dekretuak jasotzen dituen ereduen arabera. Azkenik, Legeak komunikabideetan (prentsa idatzia, irratia, telebista eta Internet) izan duen aplikazioaz dihardu Javier Díaz Noci irakaslearen lana.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua