1844-1853, Lapurteraz idatzitako gutunak

Antoine d'Abbadie 1897-1997. Congrès International = Ezohiko Kongresua

EGAÑA GOYA, Miren

Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-71-5

pdf jaitsi

Laburpena

Txosten honen bidez, 1844 eta 1853 urteen artean euskaraz idatzitako gutun pribatu batzuen berri eman nahi izan dugu. Gutunak lapurteraz idatzita daude eta itsasontzi batean lan egiten zuen Ziburuko marinel bati zuzendurik daude. Frantziak, Kanadako urez inguraturik dituen St Pierre eta Mikelon irletako artxibategian aurkitu genituen eskutitzak. Gutunak, lagunek eta familia artekoek bidali zizkioten Jean Pierre Etchepareri eta eguneroko gora beherak azaltzen dira, hala nola zer bidaltzen dioten, eskerrak ematen dizkiote bidalitako diruagatik, ahaideen osasunen berri ematen, etab.. Eskutitzak ondo kontserbatuak zeuden fotokopiatu genituenean 1991ean. Badakigu geroztik artxibategiak sua hartu zuela, baina ez dakigu zer gertatu zitzaien eskutitz hauei.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua