Aditz-finitotasuna haur elebidunen euskaran eta gaztelanian

Kode bereizketa eta bateraketa eremu urriko hizkuntzarekiko elebitasun goiztiarrean

EZEIZABARRENA, María José

Argitalpen urtea:
2000
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-8419-966-5
ISSN:
1137-4446

pdf jaitsi

Laburpena

Haur elebidunak bereganatzen ari dituen bi hizkuntzak bereizten dituen jakin nahian, euskal eta erdal aditz-morfologikoaren aldi bereko bereganatzea aztertu da lan honetan. Euskaraz eta gaztelaniaz aditzaren barruko pertsona-marken antolaketa oso desberdina izan arren antzeko hurrenkera erakusten dute haurrek bi hizkuntzetako morfologiaren bereganatzerakoan: lehenengo subjektuarekiko komunztadura-markak bereganatu dituzte haurrek, eta beranduxeago objektuekikoak, bateratsu bi hizkuntzetan. Aldiz, alde nabarmena erakusten dute euskaraz eta gaztelaniaz, aditz jokatugabeen erabilerari dagokionean, euskaraz askoz ere maizago ageri baitira aditz jokatugabe desegokiak, gaztelaniazkoen aldean.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua