Administrazio eta Prozeduraren 30/1992, azaroaren 26ko Legearen Aldaketa eta euskararen ofizialkidetasuna. Harridurak, zalantzak, noraezak eta, batez ere, galderak

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

ERKOREKA GERVASIO, Josu

Argitalpen urtea:
1999
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-1951

pdf jaitsi

Laburpena

Lanak Administrazio eta Prozedurako 30/1992 Legearen 36. artikuluak oraintsu izandako aldaketa du aztergai. Aldaketa horren eraginez, erkidegoan erkidegoko hizkuntza ofizialkidean idatziriko administrazio-agiriak, espedienteak eta horien zatiak jatorrizko Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo eragina izan behar dutenean ez dute gaztelaniara itzuli beharrik izango, ondorioak izango dituen lurraldean ere hizkuntza hori ofiziala denean. Berez arrazoizkoa eta beharrezkoa den aldaketa horrek, ordea, arazo ugari sortzen du hizkuntzen arauketa arrazoi linguistikoei begiratu barik, kanpokoen ustezko erasoetatik babesteko egiten denean. Bereziki, valentzieraren eta Nafarroako "vascuence"-aren kasuak aztertzen dira.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua