Algunos elementos del Derecho Privado Nordpirenaico

I. Jornadas de Derecho Privado Vasco: homenaje a Álvaro Navajas Laporte

Poumarede, Jacques

Argitalpen urtea:
1993
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-87471-52-8

pdf jaitsi

Laburpena

Pirinioetako iparraldean kokaturik dauden hiru euskal lurraldeak, Laburdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa, familia eskubideari dagokionean Frantziako Iraultza gertatu arte antzinako ohitura eskubidea berezitasunik nabarmenena zuen eskubide baten jabe ziren. Famili etxearekiko atxikimendua laborarien pentsamoldearen oinarrizko ezaugarria da eta honek oinordekotza sistema guztiz hertsia eman zuen: erabateko primutza eskubidea seme edo alaba zire oinordekoaren alde, ondasun propioak xahutzetik babestuak izatea "berreskuratze eskubidearen" bidez, eta seme-alaba gazteagoen bazterketa, famili etxean mirabe gisa edota herritik kanpora alde egitera beharturik gertatzen zirelarik. Arau horiek direla eta, Pirinioetako haranetako biztanlegoak maila demografikoaren eta baso eta abeltzantza ekonomiaren baliabideen artean halako oreka bat mantendu ahal izan du mendeetan zehar. "Ekosistema" hori, alabaina, XVII. mendez geroztik hondatzen hasi zen: gorakada demografikoa ohiturazko mekanismoen desegikotasunaren seinale gertatu zen, Iraultzaren aurretik ere indibidualismoaren gorakadak seme-alaba gazteen lehen matxinadak ekarri zituen. Frantziako Iraultzaren ondoren gertatu zen eskubide pribatuaren eta Kode Zibilaren bateratzeak mugimendu hori azkartu zuen. Ondorengoen arteko berdintasunak desegin zituen. Hegoaldeko euskal probintzietan hain bizirik dagoen foru zuzenbidean ez bezala, Pirinioetako iparraldeko zuzenbidea berpiztea guztiz gertagaitza dugu.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua