Archivo Municipal de Mondragón. Libro 2. Copia de Privilegios Antiguos (1217-1520)

Archivo Municipal de Mondragón. Tomo V. Libro 2. Copia de Privilegios Antiguos (1217-1520)

Achón Insausti, José Ángel
; Herrero Liceaga, Victoriano José
; Mora Afán, Juan Carlos

Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-79-0

pdf jaitsi

Laburpena

Arrasateko Udal Artxiboko dokumentuek osatzen dute ale hau, 1501-1520 bitartekoak. Halaber, antzinagoko dokumentuak ere sartu dira ale horretan, artxibo horretako (Libro 2) edo (Copia de Privilegios Antiguos) izenekoetan zeudenak. Azken hau kontzejuaren oroimen juridikoa biltzen duen Kopiatzaile bat da, 1217 eta 1532 arteko 200 dokumentu baino gehiago jasotzen dituena. Arrasateko Erdi Aroko aldi desberdinen eta haietako bakoitzeko arazo bizienen isla bikaina osatzen dute (Libro 2) horretako dokumentuek: XIII-XIV. mendeetan, zergen inguruko dokumentazioak eta burdina zein merkatari buruzkoak dira gehienak; 1382az gero, ahaide nagusien arazoa azaltzen da eta ganboatarren burua zen Oñatiko jaunaren aldera jotzen du dokumentazioak. Azkenik, 1490etik aurrera, alderdiak ezeztaturik, udal bizitza antolatuz doa berriro. Azken aldi hori ukitzen du, gehienbat, transkribaturiko dokumentazio mutzoak. Karguen hautespenari buruzko ordenantzetatik kanpoko eragile politikoekiko (Monarkia, Apezpikutegia, Probintzia) harremanetaraino, datu ugari agertzen dira gure begien aurrean eta datu horiek XVI. mendeko gipuzkoar kontzeju nagusietariko baten antolaketa eta jarduera politikoaren une garrantzitsuenei dagozkie.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua