Archivo Municipal de Oñati. Tomo II (1494-1520)

Archivo Municipal de Oñati. Tomo II (1494-1520)

Zumalde Igartua, Irune

Argitalpen urtea:
1999
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-87471-60-9

pdf jaitsi

Laburpena

Oñatiko Erdi Aroko Iturrien bigarren liburukiak 1494-1520 urte bitarteko 59 dokumentu biltzen ditu. Oraindik argitaratzeko geratzen den hirugarren batek Oñatiko kontzejuak Barriako (Araba) monasterioarekin XV. Mendearen amaieratik XVI.aren erdialdera izandako auzien dokumentazioa bilduko du. Izan ere, dokumentazio horren garrantzia eta ezaugarriak kontuan harturik, beste liburuki batean argitaratzea erabaki dugu. Oraingo honetan jasoriko dokumentuak funtsean ondoko gai hauei buruzkoak dira: kontzejuak Kondearekin izandako auziak -lehen instantziako jurisdikzioagatik eta auzokoak Kondearen alkate nagusiarekin izandako istiluagatik- eta Frantziaren aurkako gerran soldaduak bidali behar izan zituenekoa; Juan Perez de Campiacelay, Oñatin sortu eta Lisboan hil zen merkatariaren dokumentazio partikularreko hogei dokumentu, udal artxiboaren barne dagoen Nicolas Perez de Lazarragaren dokumentazioan sarturik daudenak. Halaber, azpimarratzekoak dira 1514-1516 urte bitarteko kontu-liburua eta 1500-1516 urte bitarteko dekretu-liburu bat, non kontratuak ahalorde-gutunak, obligazioak, erremateak, epaiak eta urte horietan kontzejuak sinaturiko beste hainbat dokumentu agertzen diren.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua