Fuentes Documentales Medievales del País Vasco

Archivo Municipal de Tafalla. Libro de Cuentas de la Iglesia de San Sebastián (1486-1509)#099

Archivo Municipal de Tafalla. Libro de Cuentas de la Iglesia de San Sebastián (1486-1509)#099

Egileak: Jimeno Jurío, José María; Jimeno Aranguren, Roldán

Argitalpen urtea:
2000
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-8419-951-7

Laburpena

Dokumentazio bilduma honek Tafallako (Nafarroa) San Sebastian elizaren Erdi Aroko kontu liburu batzuk jasotzen ditu; kontserbatu diren hauek 1486-1509 aldiari dagozkio. Eliza hori Nafarroako garrantzi eta ospe handienetariko bat izan zen beranduko Erdi Aroan. Forma aldetik, haietan erabilitako kontabilitate sistemak egonkor iraun zuen urte horietan guztietan, aldaketa gutxirekin. Alde biko eskema orokorra ageri da haietan: sarrerak edo Recepta, eta gastuak edo Expensa. Ekitaldi bakoitza guztizko emaitzekin amaitzen da. Urteko expensa eta recepta guztien guztizko batuketa eginik, oidores de comptos zirelakoek, alkateak, kargudunek, lekukoek eta notarioak onartu behar zituzten kontu horiek. Partida bakoitzaren multzoan, jatorria edo helburua, eta zenbatekoa idatzirik ageri dira, bazterreko zutabean beti diru mota berdinean emanik. San Sebastian elizako "Libros de recepta y expensa" horiek interes desberdineko albiste eta datu biltegi bat osatzen dute hainbat disziplinari dagokienez: historia, arte, hizkuntzalaritza, antropologia, hagionomia eta beste. Kontu liburuak izaki, jakina, XV eta XVI. mendeetako fiskalitatea aztertzeko iturri interesgarria moldatzen dute. Baina, ezbairik gabe, santutegiak sorturiko herri-erlijiozkotasunarekin zerikusia duen guztia da kontu liburu hauetan oparoen islaturik ageri dena. Horien interesa Tafallako mikrohistoriatik haratago doa eta erreferentzia bat bihurtu da Nafarroa eta Gipuzkoako beranduko Erdi Aroko erlijiozkotasuna aztertzeko orduan.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua