Arte garaikidea eta krisialdiaren arteko harremanak: ekoizpenetik hedapenera

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 59, 2

Fernández Altuna, José Javier

Argitalpen urtea:
2014
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0212-7016

Irakurri artikulua online

Laburpena

Askotan esan bada ere arte garaikidea betidanik krisian egon dela egia da azken urtetan esamoldea tamalez egia bihurtu dela. Baina artikulu honetan asmoa ez da izango soilik azken urtetan gertatutakoa aztertzea baizik eta beste ikuspegi batetik hausnarketa desberdin bat proposatu nahi dugu, non gure abiapuntua izango da arteak lehendik benetako krisi bat pairatzen ari zela eta azken gertakizunak egoera okertu badute ere berez ez dutela sortu, berez arte garaikideak muinean zeraman krisia baitzen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua