Baso-lurzoruetako materia organikoaren mineralizazioa: ikuspuntu biologikoa

Naturzale. Cuadernos de Ciencias Naturales

Amezaga Arregi, Ibone
; Domínguez, Izaskun
; Gartzia, Nahia
; Mendarte, Sorkunde
; Onaindia Olalde, Miren

Argitalpen urtea:
2008
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-8603

pdf jaitsi

Laburpena

Ikerlan honen helburua arroka amak materia organikoaren mineralizazioan izan lezakeen eragina ezagutzea eta horrek baso-elikaduran izan lezakeen garrantzia aztertzea izan ziren. Horretarako, 20 intsinis pinu landaketa ezberdinen lurzoruko karbonoaren, nitrogenoaren eta fosforoaren mineralizazioa aztertu ziren laborategi baldintzetan. Karbono mineralizazio tasarik altuena kararrien gaineko lurzoruetan neurtu zen, baxuena bestalde hararrien gainekoetan. Karbono mineralizazio-tasan, C/N erlazioak eta pHak ukan zuten eraginik nabarmenena, eta fosforoaren mineralizazioa fosforo foliarrarekin eralzionatuta agertuta zen.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua