Bertsolaritzaren ikaskuntza geroari begira

Eusko Ikaskuntzaren XV. Kongresua: Donostia-Baiona 2001. Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak

Argitalpen urtea:
2002
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-8419-907-X

pdf jaitsi

Laburpena

Pello Esnalek orain arteko ikerketak aintzat hartu eta era berean gainditzen dituen ikerbide bat proposatzen du, ikuspegi pragmatiko-diskurtsibo batetik. Bat-bateko bertsogintzaren orain arteko historia ulertzeko parametro berriak proposatzen ditu lehenik, desafioetatik hasi eta gaur egungo txapelketarainokoa. Aurrera begira bertso juarduna aztertzeko honako bost alderdiok aipatzen: xedea,formatua, jarduna, epaitzeko irizpideak eta epaileak. Jon Sarasuak gaur egungo bertsolaritzaren deskripzio sozio-kulturala egiten du, Informazioaren gizarteak bertsolaritzari planteatzen dizkion aukera eta mehatxuak errepasatuz. Andoni Egañak, berriz, bertsolaritzaren trasmisioaren bi zutabeak aztertzen ditu: bertsolaritzak eskola arautuan duen eta izan behar lukeen egitekoa, eta, bestetik, berriz, bertso eskolen errealitatea.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua