Bibliografía y tesis doctorales de Historia Contemporánea del País Vasco (1997)

GRANJA SAINZ, José Luis de La
; PABLO CONTRERAS, Santiago de
; LANDA MONTENEGRO, Carmelo
- Argitalpen urtea:
- 1999
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISSN:
- 1136-6834
Laburpena
Lan honen helburua Euskal Herriko Historia Garaikideari buruzko Aurkibide Bibliografikoa urtero argitaratzea da, Probintzia Baskongadak (gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoa), Nafarroa eta Iparraldea kontuan hartuz. 1997 urtean Frantziako Iraultzatik (1789) hona euskal historiaz, argitaratutako lanak hartzen ditu, nahiz liburuak nahiz artikuluak. Izenburuak hamar ataletan sailkatzen dira: Artxiboak, Bibliografia eta Historiografia; Obra Orokorrak; XIX. mendea; XX. mendea; eta sei aldi (1789-1833, 1833-1876, 1875-1931, 1931-1939, 1939-1975 eta 1976tik aurrera). Honez gain, 1997 urtean, zenbait unibertsitatetan, bai Euskal Herrian bai kanpoan, Euskal Historia Garaikideari buruz irakurritako doktoretesien zerrenda sartzen da. Azkenik, Vasconia -ko 25. zenbakian (1998) emandako Bibliografian agertzen ez ziren 1995 eta 1996 urteetako zenbait argitalpen dakarren Addenda bat dauka Aurkibide honek.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu