Cantabria: una "comunidad histórica" (del tiempo presente). Lo urbano como espacio social de la invención de una conciencia regionalista

Invitación a la antropología urbana

MONTESINO GONZÁLEZ, Antonio

Argitalpen urtea:
1999
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-8419-958-4
ISSN:
1137-439X

pdf jaitsi

Laburpena

1981. urtean, Kantabriak bere historiako lehen Autonomia Estatutua lortu zuen. Hala beraz, historian berriki, edo gure egunotan, sorturiko komunitate historiko berria da Kantabria, Espainian ordena konstituzional berrezarriaren eta Estatuaren lurralde-berrantolaketaren babespean eratua. Kontzientzia erregionalista baten eraketa soziala ekarri duen prozesu honetan, eginkizun nabarmena izan dute Kantabriako geruza mesokratikoek zein mugimendu erregionalista berriek . Horiek, hiri giroko zentralitate politiko, sozial, kultural eta ekonomikoan kokaturik, beren estrategia eta diskurtsoak zabaldu dituzte, funtsezkoak baitira halakoak eskualde-tradizio baten asmakuntzan. Esentzialismo identitarioari dei egiten dioten terminoen inguruan sortua, nekazari giroko mundu tradizional ustez idiliko baten nostalgia agerian duela, ez du zerikusirik komunitate politikoaren kontzeptu modernoarekin, zeinak hiritartasun sozial baten eta zuzenbidezko Estatu demokratiko baten aintzatespenean oinarritua izan behar duen, Estatu horrek bai norbanakoen eta bai dagozkien gizarteen autonomia ere legitimatzeko gai izan behar duelarik.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua